Bermeoko euskera dala ta zeozer esatera natorkizue gure herriko jai egitarauan.
Askoren ahuetatik sarri entzuten dogu "Bermeoko Euskeria gatxa eta txarra dala", eta hori ezta egidxe.
Bermeon gure herridxen berba egiten dan moduan idatziko dot eta esango dautsuet zergaitik.
Lengo gerratien Gipuzkoar anai-arreba asko etorri zian herri honetara, eta euretariko asko gure artien ibili ziran entendidu ezinik eta azkenian be, erderara jo biher, hori benetan tristea izan zan, baie, hori gauzie ezta izan Euskerien erru edo faltie, norberana baino, pertsona bakoitzarena. Horrek gura dau esan, gu, gehidxenok ez jakinak gariela, ez dogule ikusten gure Euskerien lorategitik edo baratz ederrik. Eta gero gure ezjakinkeriagatik Euskeriei kulpie bota eta hori eztago ondo.
Horrelako gauzek beste herri mandatan be pasaten die, esate baterako, Aragon aldeko baserritar bat, Andaluziako "Kortijota" bategaz berbetan hasten bada, txarto ikusko die alkar entendiduteko, baie baserritar bidxek, gramatika apur bat ikasi badabe, orduan bai behingoan aitxuko die. Ikusten dogunez gure artien gitxi-gitxi die Euskerazko gramatikie ikasi dabenak; "eta ikasi ezik, ezin jakin".
Neu be gaztiaue nintzela Lapurdin ibili nintzen biharrien, eta lenengo egunetan beti pregunteten, hori zelan da? Bestie zelan esaten da? Hamabost egun txarrenak gero kito problemarik bapez.
Euskalerriko herri gehidxenetako euskaldunekaz egin dot berba. Ipar Ameriketako euskaldun gaztiekaz egon naz Oñatin. Ceutan moro bategaz egin dot euskeraz berba eta danakaz entenididu naz ondo. Soluzioa bakoitzan herriko Euskeratik, beste berrehun berba ikasi, beste dana upiñe.
Orain arte Euskalerriko jentiek hartu-emon gitxi euki dogu, berba eitxeko beste herridxetakuekaz, esan leikegu Euskaldunok beti izan gariuela geure herridxetatik ez urtetekuek, eta holan urtien puruz, gure Bermikoko berbetie beste herridxetakuekaz, konparaziñoan zeozer aparta da eta gure herridxe lez, beste herri batzuk be bai. Holan herri bakoitzak beran apropozko berbetie dauka. Euskerie berbakune guztien ama dala esan daikegu eta seme alabak sortu dauzala. Iñoiz egon bazararien Otxandiano edo Ubidea mandan, entzungo zenduen eurern berbetiaren zaratie Urretxindor txori kantariaren antzeko berbetea.
Markiña aldekue barriz; mamintsue, zabala eta gozue.
Durango partekue jakituna eta sakona, bardin Txorierri eta Arratiakoa, euren lurralde sundeko berbetie egiten dabe.
Geurie barriz, itxaso mandakue, batzutan itxasoa olatuekaz pellikan ibilten garan antzekoa gogor eta zaratatsue. Beste batzutan, itxasoa kalmaz edo baretu dalakua bigun eta samurre. Eta arraiñ asko dakarrenien kantari, alaitsu eta pozgarria.
Baina ez da berba zaratie bakarrik, guk Bermiotarrok badaukaguz geure arteko apropozko berbak zar eta jakingarridxek, beste herri batzutan entzun be ez diranak eitxen.
Esate baterako:
- Aldabatera (akdra edo pillo baten doazenei esaten jake).
- Baltsue (danak batasunean edo batzarrean).
- Saindxie (norberan "turnue" edo norberari tokaten jakon lekue).
- Sundie (erderazko Olor esateko erabiltzen dogu, eta usain aroma esateko).
- Luzien (itxaso azpitik uger edo iger dauana. Guk uger beste herri batzuetan Iger, bata zein bestie egokidxek).
- Titi-biri (enbarkaziñuek edo untzidxek bueltak eitxen dauenien Tire-bire esaten dogu).
- Kikunbera (Kai edo moilenganetik zein atxetatik buruz bera uretara sartutie da).
Beste berba batzuk be badagoz, baina luzeegi egin barik, itzi egin bihar dot: berba hau, bakarrik aitatuko dot "leizarra" berba hau esaten jake, neskatilla ederrak baino ederragoak diren neskari, honetara. "Hori neskatille leizarra da, konparaziño hau neskie arboliegaz eitxeko erabiltzen da. Antzinako Israelen bakarrik esaten dabe "Sendruen antzekoa". Sipres arbolien antzekue, Palma arbolie lakue.
Baina hemen Bermeon leizarrak lakue, gure errakako ur-gardenetan hasten dan arbola garbi eta zuzena, Doniene goizaldetan bere erranak ate-postan ipintzen dana. Horregaitik herri bakoitzeko berbakunean euren zergaitidxe eukitzen dau, eta guk geurie daukagu, eta hor konpon! Honek holan segiduten badau ondo goaz.
Hunetaz gainera aspaldidxon berba eta esakune barri batzuk sortu dira:
- Txiparra (ura tubo baten iztututen bada urtekeran "txi" "txi" egiten dau uren zarateak eta gero zaparradie esaten dalako, bidxekaz sortu zan berba barri hori. Erderaz mangera esaten da.
Gure artien hainbat esakune barri sortu dira, baina danak dira egokiak.
Adibidez:
- bazin bazu, ahal bazu esan beharrean. Honek gauzak diñoskue oraingo gurasuek gero ta euskera gitxiau egiten dabiela eta euren umiek gero ta txarragua egiten dabiela. Holan geldi-geldike berton Bermion due euskerie nastaten.
Euskalerriko herri asko lez hemen be, latiñezko eta Frantzesezko berbak be badagoz.
Esate baterako:
- Daministiku, gure herrietan "Urtzin" esateko erabiltzen dana, Latiñezko "Dominusteeun"-etik dator.
- Fuetak (esaten jake "Volanderari", "Cohetes" edo gure "Su-Ziridxei" Frantzesezko "Fuset"-etik dator, eta Sasoye "Le salson"-enetik hartua.
Euskaldun gogo-argin eta belarri zurra daukatenak, Bermioko euskerie entzuten dauienien behingoan konturatuko da. Hemengo berbetie aldanik eta laburren eitxen da, aldanik eta ariñen, gehidxen laburtzen doguna aditza da. Hau da: ekarri egin behar dautso esan beharrean "ekarrinbitso" esaten dogu.
Baitxe esan biharrekue da, gure aditza Gipuzkoarrakaz nastata dagoala. Giputz artzain asko etorri ziran Sollubeko mendietara eta euren sendi edo familidxe gehitu zanean, Bermiotarrakaz ezkonduta euren berbetie guztiz zabaldu zan.
Esate baterako:
- "esan zauen", "etorri nai" eta abar...
Euskerie galduez due ez jakinkeriagatik, Euskerie berbiztuko da, jakintzako bideetatik.
Jose Anton Renteria Anduiza 1982