Bermeoko euskera dala ta zeozer esatera natorkizue gure herriko jai egitarauan.
Askoren ahuetatik sarri entzuten dogu "Bermeoko Euskeria gatxa eta txarra dala", eta hori ezta egidxe.
Bermeon gure herridxen berba egiten dan moduan idatziko dot eta esango dautsuet zergaitik.
Lengo gerratien Gipuzkoar anai-arreba asko etorri zian herri honetara, eta euretariko asko gure artien ibili ziran entendidu ezinik eta azkenian be, erderara jo biher, hori benetan tristea izan zan, baie, hori gauzie ezta izan Euskerien erru edo faltie, norberana baino, pertsona bakoitzarena. Horrek gura dau esan, gu, gehidxenok ez jakinak gariela, ez dogule ikusten gure Euskerien lorategitik edo baratz ederrik. Eta gero gure ezjakinkeriagatik Euskeriei kulpie bota eta hori eztago ondo.
Horrelako gauzek beste herri mandatan be pasaten die, esate baterako, Aragon aldeko baserritar bat, Andaluziako "Kortijota" bategaz berbetan hasten bada, txarto ikusko die alkar entendiduteko, baie baserritar bidxek, gramatika apur bat